XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Albistea irakurri

Seguruenera ere, berriaren itxura periodistikoa antolatzean, dudak eta ezbaiak izan dituzu.

Era honetakoak izan ote dira?:

- Nondik hasi?

- Notiziaren zein alderdi da garrantzitsuena?

- Nola ordenatu?

- Zein eman lehenik, eta zein bigarren?

- Gorabehera hau aipatuko dut?, beste hau ere bai?

Zein lehenik, eta zein ondoren?

Edozein gertakariren berri ematean kazetaria galdera horiei erantzun beharrez, etengabeko burrukan aritzen da bere buruarekin.

Kazetariak, berez, notizia egiari ahalik eta leialen eta objektiboen atxikiz eman behar dio irakurleari.

Edozein kazetarik eta edozein agerkari motak objektibotasunaren gorabehera esku artean darabilen auzirik korapilatsuena du, lortzen zailena ere bera baita, eta aldi berean arreta handienez begiratu eta zaindu beharrekoena.

Hona hemen adibide bat.

1992ko azaroaren 14an Gipuzkoako bi egunkarik, albiste beraren inguruan, honako titulu hauek erabili zituzten:

Euskaldunon Egunkaria

Orain dela 11 urte baino 100.000 euskaldun gehiago zegoen iaz EAEn.

Eta azpititulua: Euskarari buruz Gobernuak lana gaizki edo gutxi egin duela uste dute %39k.

Eta azpititulua: El porcentaje de euskaldunes se ha incrementado desde 1982 en un 24%.